domingo, 27 de febrero de 2011

BADATOR KORRIKA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixo denoi:
Ataza honetan Korrika ari buruzko hainbat informazio lortu eta ikasi beharko duzu. Horretarako oso baliogarria izango zaizu esteka hau.  Ondorengo bideoan Korrikaren abesti ofiziala ikus dezakezu.


1. ZATIA: Hurrengo galderei erantzun itzazu. Galderak ez dituzu kopiatu behar, zenbakiak bai, ordea.
  1. Zer da Korrika?
  2. Zeintzuk dira Korrikaren bi helburuak?
  3. Noiz izan zen lehenengo Korrika?
  4. Zenbagarren Korrika izango da aurtengoa?
  5. Nondik nora zeharkatuko du aurtengo Korrikak eta zein egunetan?
  6. Zein egunetan iritsiko da Gasteizera?
  7. Nork antolatzen du Korrika?
  8. EUSKALAKARIA hitzak zer esan nahi du?
  9. Zein da Korrikaren omendua eta zergatik (hiru arrazoi)?
  10. Nola parte har dezakezu Korrikan (hiru bide)?
2. ZATIA:

  1. Zure sarreran agertu beharrekoak:


  • Korrikaren bideoa.
  • Korrikaren web orria (esteka).
Oharra: Oraingoz, ataza hau egiteko ez duzu eperik. Datorren asteartean, hilak 1ean, euskara klasean azalpenak izango dituzu. Lana aurreratu nahi izanez gero, sarrera ziriborroan gorde baina oraindik ez argitaratu.
                                                                                      

miércoles, 9 de febrero de 2011

GABONETAKO ARGAZKIAK

Kaixo denoi:

Hurrengo ataza Gabonetako argazkiak blog-era igotzea izango da. Klasean esan dugun bezala argazkiak igotzeko oso baliogarria izango da Picasa programa erabiltzea. Beraz, bakoitzak bere ordenagailuan programa hori izan beharko du.

Otsailaren 11n, euskara klasean argibideak ezagutuko dituzu ataza hau oso erraz egin ahal izateko.

Epea: Otsailaren 15ean blog-ean egon beharko da.

ZORTE ON!!!!!!!!!!!!